Antolatzaileak: This e-mail address is being protected from spambots. You need JavaScript enabled to view it
Aurkezpena.
LAUARIN, Donostian ospatzen den Dantza eta Musika Tradizionalen Nazioarteko Jaialdia da. Ideia Goizaldi dantza taldean sortu bazen ere, hasieratik Donostiako beste dantza taldeen laguntza jaso genuen. Horregatik hurrengo edizioak antolatzeko Donostiako Eskola eta Trebeska dantza taldeekin batera ari gara lanean.
Helburuak.
LAUARIN-ek, beste herrietako dantza eta musika tradizionalaren bitartez kultura aniztasuna ezagutarazi nahi du Donostia eta inguruko herrietan. Bertan, dantza tradizionalak du protagonismoa kultura ezberdinen hizkuntz bateratzailea den neurrian.
LAUARIN-ek Donostia eta bere ingurua ezagutzera ematen die gonbidatutako taldeei, Euskal Herriko kultura tradizionala eta herrikoia erakusten dien bitartean, jaialdiaren barruan antolatutako ekintza kulturalen bitartez.
LAUARIN-ek, Donostia eta inguruko hiritarrei mundu osoko dantza eta musika tradizionala erakutsi nahi die. Horretarako, erakustaldien bitartez bere aberastasun kulturala erakutsiko duten kalitatezko taldeak gonbidatzen ditugu.
LAUARIN-ek, ume eta gazteak kontutan hartzen ditu ere, beraie eskeinitako eta zuzendutako programazio berezi baten bitartez. "LAUARIN Txikia" da.
Babesleak.
Laguntzaileak.
- Andoaingo Udala
- Antiguako Basoetxea Elkartea
- Antiguako Istingorra Elkartea
- Antiguako Izurun Elkartea
- Antiguako Txistulariak
- Antiguako Lugaritz Kultur Etxea
- Antiguoko Kirol Elkartea
- Antiguotarrak Dantza Taldea
- Arkaitz Dantza Taldea
- Aurrera Gure Ametsa Dantza Taldea (Urnieta)
- Donostia Kultura
- Euskal Dantzarien Biltzarra
- Gipuzkoako Foru Aldundia
- Haurtzaro Dantza Taldea (Oiartzun)
- Hernani Musika Eskola Publikoa
- Hernaniko Udala
- Irrintzi Erraldoi Konpartsa
- Kresala Dantza Taldea
- Mimiku loreak
- Usurbilgo Udala
















